}

Argazki digitaletan begi gorririk ez

2003/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Argazkia perfektua da, baina... begi gorriekin. Horrelakoak askotan gertatzen dira, baina, orain, argazki digitaletan begiak gorri ez agertzeko sistema bat aurkeztu dute. Kamerek aspalditik dituzte begi gorriak saihesteko sistemak eta badira eskuz begi gorriak kentzeko softwareak ere, baina askotan ez dituzte uste bezain emaitza onak ematen.

Begi gorrien efektua kameraren flasha erretinan islatu eta argia kamerara itzultzen denean gertatzen da. Ondorioz, argazkia errebelatzean begiak gorri agertzen dira. Orain garatu duten softwarearen bidez, automatikoki gorriz dauden zatiak identifikatu eta horien ordez begi-kolore naturala jartzen da. Badirudi teknologia berriak emaitza ezin hobeak ematen dituela eta, zorte pixka batekin, urtebete barru merkatuan izango da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia