}

Ardo zuri distiratsuaren bila

1999/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ardo zuriarentzat garbia eta distiratsua izatea funtsezko ezaugarria da. Horregatik ardogileek botila ardoetan ez dute hauspeakinik nahi: ez mahatsaren proteinenik eta ez 4-6 ºC-ko tartratoenik. Horretarako metodo seguru eta naturala proposatzekoak dira Bordeleko Unibertsitateko Virginie Moine-Ledoux ikerlariak egindako lanari esker.

Likidoa mahats-patsetan denbora gehiago edukita egonkortasuna hobetu egiten dela ohartu dira. Baina denboraldi horretan, muztioa upelean dagoen bitartean, hauspeakina azaltzen da hondoan. Hobekuntza hori zerk eragiten duten ere aurkitu du ikerlariak: mahats-patsetan garatzen den legami baten hormetan txertatuta egoten diren manoproteinek. Manoproteinak laster merkaturatzekoak dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia