}

Aqua lanean

2002/06/28 Elhuyar Zientzia

NASAk maiatzean espazioratutako Aqua satelitea lanean ari da ekainaren hasieratik. Goiko irudia itsas azaleko tenperaturena da eta Japoniako Espazio Agentziaren AMSR-E instrumentuak bildutako datuetatik abiatuta sortu da.

AMSR-E instrumentua berritzailea da. Batetik, mikrouhin pasiboak neurtzen ditu, hau da, naturalki daudenak; ez ditu, beste aparatu batzuek egiten duten gisan, mikrouhinak igorri eta erreflexua neurtzen. Eta, bestetik, Lurra lainotuta dagoenean ere martxan segitzen du.

Tenperaturaz gain, instrumentu berak prezipitazioak, ur azaletik gertuko haizearen abiadura, hezetasuna eta izotzak estalitako azalera neurtzeko balio du. Aqua-ren bidez, uraren zikloa eta klima hobeto ulertu nahi dituzte zientzialariek.

Informazio gehiago Aqua proiektuaren web gunean

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia