}

Antartikako izotza urtzen ari da, baina ez horrenbeste

2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Egindako azken ikerketen arabera, badirudi Mendebaldeko Antartikako izotz-geruzak uste zena baino astiroago egin duela atzera eta, beraz, geruzaren urtzeak ez diola horrenbeste eragiten itsasoko uraren mailari. Gainera, baliteke izotza orain dela oso urte gutxi (8.000 inguru) hasi izana urtzen, hau da, azkeneko izotz-aroa bukatu eta urte askora. Orain arteko kalkuluen arabera, izotz-geruzaren urtzearen ondorioz, itsasoko ura urtero milimetro bat igotzen zen.

Ikerketa berri honekin, ordea, zalantzan jarri da datu hori. Egun, izotz-geruza batez beste 2.000 metro lodi da, Mexikok besteko azalera du eta, guztiz urtuz gero, itsasoko uraren maila 5 metro igoko litzateke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia