}

Angstrom-erdiko bereizmena lortu dute

2009/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Angstrom-erdiko bereizmena lortu dute
2009/06/01 | Elhuyar

Doitasun handiarekin ikusi du Rolf Erni zientzialariak zuzendutako taldeak 47 pikometroko tartea germaniozko kristal batean. Lawrence Berkeley Laborategi Nazionaleko TEAM 0,5 mikroskopioa erabili dute horretarako; askoren ustez, munduko transmisio-mikroskopio elektroniko ahaltsuena. Lorpen handitzat jo dute hainbat adituk, eta, adibidez, Liverpool Unibertsitateko ikertzaile batek esan duenez, eskala makroskopikoan bereizmen horretan ikusi ahal izango bagenu, Manchesterren utzitako ile bati Londrestik antzeman ahal izango genioke (250 km).

1
254
2009
6
008
Teknologia
Albisteak
8

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia