}

Anbarra eta bere altxorrak

1995/09/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Azken 40 milioi urteak “lotan” eman ditu ondoko irudian azaltzen den bakterioak. Kaliforniako Unibertsitatean ordea, berpiztea lortu berri dute. Anbar-aztarnategi batean atzemandako erleak hurrengo hilabeteetan uste baino informazio gehiago emango digula espero da.

Azken 40 milioi urteak “lotan” eman ditu ondoko irudian azaltzen den bakterioak eta anbar aztarnategi batean atzemandako erleak hurrengo hilabeteetan uste baino informazio gehiago emango digula espero da.

Erlearen liseri-aparatuan zeuden espora bakterianoak eta elikadura-egoera berezipean jarriz gero, Bacillus sphaericus bakterioa berpiztea lortu da. Horrela iragarri dute behintzat, ikerketa-proiektuaz arduratu diren zientzilariek. Bakterio hori gaur eguneko erleen liseri-aparatuan bizi denaren familiakoa dela uste bada ere, zenbait ikerlarik poluzioaren eraginez bakterioak nolabaiteko mutazioa jasan duela uste dute.

Momentuz ez da puntu hori argitzerik lortu, baina guztiak bat datoz aurkikuntza horrek paleomikrobiologiak azken urteotan ezagutu duen aurrerapausorik garrantzitsuenetarikoa dela esateko orduan.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia