Aminoazido baten aldea nikotinaren errezeptoreetan
2009/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Nikotinaren garuneko eta muskuluetako errezeptoreek aminoazido baten aldea dutela aurkitu du Kaliforniako Teknologia Institutuko ikertzaile-talde batek, Dennis Doughertyk zuzenduta. Ezberdintasun horrek esplikatzen du zergatik aktibatzen dituen nikotinak garuneko errezeptoreak hain gogor, eta zergatik ez den gauza bera gertatzen muskuluetan. Izan ere, bi lekuetako errezeptoreak oso antzekoak dira, eta orain arte zientzialariek ez zuten ulertzen zergatik batekin gertatzen zena ez zen bestearekin gertatzen. Muskuluetako errezeptoreetan garunean adina lotura gertatuko balira, tabakismoak muskulu-uzkurdura hilgarriak sortuko lituzke.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia