Amiantoaren eraginaren zergatia agerian
2008/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Urte asko dira amiantoaren eragin kaltegarria ezagutzen dela. Adituek bazekiten hainbat gaixotasunekin zerikusia duela, minbizi-mota batzuekin adibidez, baina ez zekiten nola eragiten zuen kaltea. Orain, Lausanako Unibertsitateko ikertzaile batzuek argitu dute mekanismoa: amiantoak proteina-multzo bat aktibatzen du, eta horrek hanturak sortzen ditu. Amiantoaren eraginpean luze izaten diren pertsonetan, eragin hori kronikoa bilakatzen da, eta, luzera, arazo larriak eragin ditzake, hala nola biriketako minbizia. Hori jakinda, hurrengo galdera da ea hanturaren kontrako botika jakin batzuk eraginkorrak diren amiantoaren eraginaren kontra. Ez dago erabat argi erantzunak baiezkoa izan behar duenik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia