}

Amazonas oihanaren hondamena zenbakitan

2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Brasilgo Amazonas estatuan 40.000 milioi erabiliko dira, aurrerapenaren izenean, autobide eta trenbideak eraiki, proiektu hidroelektrikoak burutu eta populazioaren hazkundea bultzatzeko. Erronka gogorra, inondik ere, lurreko birika nagusietako bat den honentzat. NASAk diruz lagundutako ikerketa baten arabera, proiektu erraldoi horrek hurrengo 20 urteetan paisaiaren gainean izango duen eragina ez da, ez, txikia izango. 60ko hamarkadatik hona, indigenak ez diren biztanleen populazioa hamar aldiz biderkatu da, eta 2 milioi izatetik 20 milioi izatera igaro dira. Bestalde, lehen oihana inguratu besterik egiten ez zuten errepideak, berriz, oihanaren bihotzeraino heltzen dira gaur egun. Gainera, aipaturiko 40.000 milioiak hurrengo zazpi urteetan inbertituko denaren aurrekontua besterik ez dira. Zientzialariek diotenez, gertatuko denaren aurreikuspen-eredu bi daude: bata baikorra eta bestea ezkorra.

Azken horren arabera, 2020. urtearen inguruan oihan birjinaren % 5a baino ez da geratuko, eta horren % 42a guztiz soilduta edo oso andeatuta egongo da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia