}

Amaraunean gatibu

2001/03/01 Elhuyar Zientzia

Armiarmen ezaugarri nagusia amaraunak dira. Nori ez zaio itsatsi sare leun eta mehe horietako bat toki ilun batera sartzean edo basoan doala? Izan ere, armiarmek leku bakartuak eta lasaiak maite dituzte, baina ehizatzeko beste toki ageriagoetan ere zabaldu behar izaten dute beren sarea.

Zetazko harien ekoizpena armiarmekin batera jaio zela pentsa dezakegun arren, Paleozoikoan (orain dela 320 milioi urte inguru), artean haria iruteko eta ehotzeko gaitasunik ez zuten. Gaur bezala, bere harrapakinak batik bat hegorik gabeko intsektuak ziren. Baina duela 260 milioi urte intsektu hegodunak azaldu zirenean, armiarmek ehizatzeko era aldatu zuten eta, hautespen naturalez, sareak egiteko gaitasuna zutenak egin zuten aurrera.

Armiarmek hainbat eratako zetazko hariak ekoizten dituzte. Fibroma izeneko proteinaz daude eginak eta bost edo sei klasetako guruinetan egiten dira. Guruin bakoitza zeta-mota batean espezializatuta dago eta horietako bakoitzari ematen dioten erabilera ere ezberdina da. Bestalde, amarauna tentsio izugarria jasateko gai izateaz gain, oso elastikoa da. Izan ere, ezagutzen den beste edozein zuntz natural baino erresistenteagoa da eta nylona baino elastikoagoa.

Agian harrapakinak ados egongo ez diren arren, armiarmek artelan zoragarriak egiten dituztela ezin uka.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia