Agur kometari!

Kometa bat Eguzkiaren kontra suntsitzen deneko irudiak jaso ditu NASAren SOHO behatokiak. Sergey Shurpakov astronomo amateurrak aurkitu zuen kometa, eta litekeena da Kreutz kometen familiakoa izatea.

Koronografia horretan, Eguzkia —borobil zuri batez irudikatuta— disko gorri batek blokeatzen du, haren koroaren egitura argiago ikusteko eta kometa Eguzkira hurbiltzen den une berean gertatzen den koroaren masaren eiekzioari behatzeko.

Nolanahi ere, Eguzkira hurbiltzen diren kometen eta koroaren masaren eiekzioaren arteko erlazioa aurkitzeke dute zientzialariek. Dirudienez, irudiko eiekzioa kometa Eguzkiaren gainazalaren eremu magnetikoekin elkar eragiteko behar beste hurbildu baino lehenago gertatu zen.

Irudia: NASA /SOHO

Kortabitarte Egiguren, Irati

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali