}

250 milio urte barru berriz oinez Europatik Ameriketara

2000/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Duela 250 milioi urte Lurrean Pangea izeneko kontinente bakarra zegoen. Geroztik, plaka tektonikoen mugimendua dela eta, egun duen itxura hartu du, baina ez betiko. Plaken mugimenduak kontinenteak elkartzea eragingo du eta 250 milioi urte barru geologoek Pangea Ultima deitu duten superkontinentea osatuko da. Kontinenteak barneko itsaso erraldoia izango omen du, Ozeano Atlantikoaren hondarrek osatua, hain zuzen. Iragarpena ez da erabatekoa, baina badira nahiko argi dauden zenbait gauza. Afrikak, esaterako, iparralderanzko bidaia jarraituko du, Mediterraneoa itxiz eta Himalayaren antzeko mendikatea eratuz. 50 milioi urte barru Afrika eta Europa elkartuta egongo dira, Atlantikoa zabalagoa izango da eta Australia eta Antartida iparralderago egongo dira. Prozesuan Mediterraneoa desagertu egingo da. Aurrerago Australia eta Asiak bat egingo dute: Australiaren ezkerraldeak Asiako ekialdeko uharteekin talka egingo du lehenik; ondoren biraka hasi eta Borneo eta Txinaren kontra joko du eskuinaldeak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia