24 orduz atzeratu dute Meteosat berriaren jaurtiketa
2002/08/28 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia
Berez MSG-1 (lehenengo Bigarren Belaunaldiko Meteosat satelitea) bart gaueko 00.30ean jaurtitzeko asmoa bazuten ere, ESAkoek jaurtiketa
24 orduz atzeratzea erabaki dute. Izan ere, atzo atzerako kontaketa gelditu egin behar izan zuten arazo bat antzeman zutelako kohetearen eta
kontrol-zentroaren arteko komunikazioan.
Arazoa konpondu zutenerako, jaurtiketarako denbora-tartea pasatuta zegoen, eta gaur arte uztea erabaki zuten. Beraz, beste okerrik ez bada, gaur jarriko dute orbitan satelitea, atzorako iragarri zuten ordu eta toki berean: Kourou-n, hango 19:30etik 20:15era, hau da, hemengo 00:30etik 01:15era.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia