
Hain zuzen ere, urteko ikertzaile onenak saritzeko bost sari ematen ditu ministerioak urtero, zientziaren hainbat arlotan, eta aurten Enrike Zuazuari egokitu zaio Matematika eta Informazio eta Komunikazio Teknologien saria.
" Julio Rey Pastor " izena du sariak, eta deribatu partzialetan eta kontrolaren teorian egiten ari den lanarengatik eman diote Enrike Zuazuari. Sarituaren esanean, "munduaren funtzionamendua ulertzeko eta bizi-kalitatea hobetzeko matematikek eta konputazio-metodo berriek duten izugarrizko gaitasuna nabarmentzen du sariak".
Espainiako Ikerketa Sarien gainerako saridunak, berriz, hauek dira: Ignacio Cirac, Fisikaren, Materialen eta Lurraren Zientzien alorrean; Carlos Duarte, Baliabide Naturalen Zientzia eta Teknologia alorrean; Luis Oro, Kimikaren Zientzia eta Teknologia alorrean; eta Daniel Ramón, Teknologiaren Transferentzia alorrean.
Galarraga Aiestaran, Ana
Elhuyar Zientzia