2000. urterako motore ekologikoa

2000. urterako motore ekologikoa


Automobilgintzako PSA taldeak, Peugeot eta Citröen enpresak biltzen dituenak, 2000. urterako motore ekologiko berria aterako duela iragarri du. Partikulak iragazteko sistema bati esker substantzia poluitzaile gehiago atxikitzeko gai da motore berria, eta ateratzear dagoen modelo berri batean erabiliko da.

Motorea HDI familiakoa da, presio altuko zuzeneko injekzioko diesela, eta gasoliozko motore arruntak baino poluitzaile gutxiago igorriko ditu: % 20 gutxiago CO2, % 40 gutxiago CO eta % 50 gutxiago hidrokarburo. Partikulen iragazketa-sistema berriak FAP izena du eta 18 hilabete behar izan dira guztiz garatzeko. Sistema honen ezaugarri nagusia iragazkia bere lehenera ekartzeko noizean behin trabaturik geratu diren partikulak erretzea da. "

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Ingeniaritza