Basamortuetan bizitza ia miraria da. Muturreko tenperaturek, janari-eskasiak, ur-gabeziak hilgarri bihurtzen dute ingurunea. Baina, badago bizitza haietan, eta zer ederra, gainera.

Inhar D. Lopez Garcia argazkilari beratarra Saharako desertuan izan zen 2025ean, bidaian, eta, bertan bizi den basabizitzari ateratako argazkiak dira hemen ikusgai daudenak. Bere hitzak jasotzen dituzte argazki-deskribapenek, bere bizipenak, eta animalia horien inguruko xehetasunez beteta daude.

Argazkiek Copyright lizentzia dute.

Entzulea

Entzulea

Fenecaren belarriak giltzarri dira beren gorputz-hizkuntzan. Belarri biratu batek alerta esan nahi du; buruaren kontra zapalduta beldurra. Horrela isil-isilik "hitz egiten" dute taldean, soinu gabe koordinatuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bakardade nahia

Bakardade nahia

Egunez fenecak haiek egindako zuloetan pasatzen dituzte orduak. Basamortuko beroaz babesteko. Gaua ordea ehizatzeko garaia dute.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Bizirautean maisu

Bizirautean maisu

Ez dira soilik entzuteko. Fenecaren belarri handiak odol-hodiz beteta daude. Basamortuko beroan, odola hozteko gai dira belarrietako azal fin horretatik zirkularaziz eta gorputz osorako aire girotuaren sistema natural bat sortuz.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Esnatzean

Esnatzean

Fenekaren mutur maitagarriaren atzean hortz zorrotak daude. Letaginak, luzeak ez izan arren, bere dieta orojale oportunistan funtzionalak dira.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Gaueko monarka goizean

Gaueko monarka goizean

Fenecak bere gordelekuak dunen hegal egonkorretan zulatzen ditu. Gordeleku horiek metro batzuetako sakonera izan dezakete, tenperatura egonkorreko oasi bat sortuz eguneko berotik eta basamortuko gaueko hotzetik urrun.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Harea bero dago

Harea bero dago

Fenecen oinak isolatzaile perfektuak dira ile trinkoz estalita baitaude. "Kuxin iletsu" horri esker, hondar bero-beroaren gainean ibil daitezke, hankak erre gabe.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria

Munduko azeri txikiena

Munduko azeri txikiena

Feneca munduko kanidorik txikiena da. 20 eta 25 cm arteko altuera baino ez du, sorbaldaraino. Bere gorputza, 24 eta 41 cm arteko luzerakoa, batez besteko etxeko katu bat baino txikiagoa da.

Arg. Inhar D. Lopez Garcia / Basabizitzaren argazkilaria