}

Bryce Canyon

2012/10/01 Elhuyar

CC/Jean Christophe Benoist

Egilea: CC/Jean Christophe Benoist.

Luca Galuzzi/CC_BY_SA

Egilea: Luca Galuzzi/CC_BY_SA.

© Stephmbs/123RF

Egilea: © Stephmbs/123RF.

© Galina Andrushko/123RF

Egilea: © Galina Andrushko/123RF.

CC/Redeo

Egilea: CC/Redeo.

Izotzak, urak eta haizeak milioika urtetan zizelkatutako tximiniaz josita dago Bryce Canyon. Harkaitz horien formak eta kolore gorri, laranja eta zuriek paisaia ikusgarria osatzen dute. Estatu Batuetan, Utah-ren hegomendebaldean dago, 2.000 metrotik gorako altueran.

Bryce Canyon ez da ibai batek eragindako higaduraz sortu, eta, beraz, izen hori duen arren, izatez ez da arroila bat. Aitzitik, 30 bat kilometroan hedatzen diren hainbat anfiteatro natural dira. Eta hoodoo izeneko tximinia itxurako egitura geologikoak dira bertako ezaugarri nabarmenena; luzeenak 60 metrokoak dira. Anfiteatro handiena Bryce anfiteatroa da (argazkietan): 19 km luze, 5 km zabal eta 240 metro sakon da.

"Behi bat galtzeko lekurik txarrena" zela zioen Ebenezer Bryce arotzak. Bryce anfiteatroaren oinean jarri ziren bizitzen bera eta emaztea XIX. mendearen bukaeran, eta ordutik dauka lekuak haren izena.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia