Tesia hiru minutuan
ALFONSO CARLOSENA; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: “Tesia hiru minutuan lehiaketa” du izena ekimenak, eta jatorrizko ideia Australiako unibertsitate batzuetan garatu zen 2008 aldera, duela gutxi, hortaz. Ideia da tesia egiten ari direnek edo dagoeneko aurkeztua dutenek jendaurrean aurkeztu dezatela hiru minutuan, era ulerkorrean. Ekimen polita iruditu zitzaigun Nafarroako Unibertsitate Publikora ekartzeko, eta, egia esan, gustura geratu gara ekitaldi honekin, eta etorkizunean ere jarraipena izatea espero dugu.
Hiru modalitate: karrera amaierako proiektua, master amaierako lana eta tesia
41 parte-hartzaile
ALFONSO CARLOSENA; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Gutxi gorabehera bi tesitik bat aurkeztu da, ederki dago. Baina arrakasta ez da parte-hartzeari dagokiona bakarrik, baizik eta parte-hartzaileek jarri duten gogo handiagatik, eta erakutsi duten mailagatik. Harrituta gaude izan dugun maila altuagatik.
Tesi irabazlea: “Antioxidatzaileak: mahatsaren hazitik eguneroko dietara”
GABRIEL DAVIDOV; irabazlea Tesia hiru minutuan: Bi izan dira erronka nagusiak. Bat, laburtzea, lau urtetako lanaren gako nagusiak hiru minutuan azaltzea. Eta, bi, gaian jantziak ez dauden pertsonek ere ulertzeko moduko hizkuntzara ekartzea, hori ere lehiaketaren parte baitzen, eta egindako lana eta erabilgarritasuna transmititzea.
Nire tesian funtsean zera ikertu nuen mahats-haziaren antioxidatzaileen sentikortasuna beroari eta mikroenkapsulazioa, eguneroko dietako produktuetan sartzeko. Nik bereziki galletak aukeratu nituen gehienok egunero jaten ditugulako. Ondorio gisa esan dezakete mikroenkapsulazioa teknika egokia dela mahats-hazien antioxidatzaileen onurak eguneroko dietan sartzeko.
ALFONSO CARLOSENA; Nafarroako Unibertsitate Publikoa: Helburu bat ikertzaile gazteetan zientzia dibulgatzeko irrika sustatzea zen, gure ustez ikertzaileon betebeharretako bat baita; eta, beste bat, Unibertsitatearen lana zabaltzea. Bi helburuak bete dira hain zuzen ere ikertzaileen jarrerari esker; dirudienez gure garaian tesia egin genuenean baino motibatuago daude oraingo gazteak. Gainera, ekitaldia irekia izan zen eta edonor etor zitekeen.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian