Rubiken kuboa
80ko hamarkadako arrakastaren ondoren, berriz ere indartsu itzuli da gure artera. Rubiken kuboa plastikozko buru-hausgarri mekaniko bat da, eta baita munduan gehien saldu den jostailua ere: 350 milioi ale baino gehiago saldu direla uste da.
Ernö Rubik hungariar eskultoreak asmatu zuen duela 35 urte, eta urte gutxitan arrakasta itzela lortu zuen mundu osoan.
Tamaina eta mota ezberdinekoak badiren arren, aurpegi bakoitzean 9 kubotxo dituena da ezagunena. Kuboaren alde bakoitzean kolore bakarra lortzea da helburua. Baina, zergatik da hain zaila? Ba, 26 kubotxo mugikorrek sortzen dituzten konbinazioen-kopurua izugarria delako: guztira, 43 trilioi aukera baino gehiago.
Hala ere, Rubiken kuboa ebazteko ez da zorte edo trukuen menpe egon beharrik, atzean beti dago pausoz pauso jarraitu beharreko metodoren bat. Hasiberrientzako metodoak 100 mugimendu inguru erabiltzen ditu, baina badira mugimendu gutxiago erabiltzen dituzten metodo aurreratuagoak ere.
Matematikari asko dabiltza metodorik laburrenaren bila, “Jainkoaren Algoritmo” esaten zaion soluzio ezin hobearen bila. Azken urteetan, ordenagailuen laguntzaz, asko aurreratu da, eta dagoeneko aurkitua dute gehienez 22 mugimendutan kuboa ebazten duen metodo matematikoa. Proba egin nahi?
Rubiken kuboa
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian