Indar gazia

Itsasoak gordetzen duen energia edo olatuen indarra elektrizitate bilakatzeko behar den teknologia gero eta aurreratuago dago. Euskal Herrian ere badira hainbat egitasmo etorkizuneko energia izan daitekeen hori ikertu eta garatzeko.

Itsasoak gordetzen duen energia edo olatuen indarra elektrizitate bilakatzeko behar den teknologia gero eta aurreratuago dago. Hala ere, itsasoko energiak oraindik bide luzea du aurrean haize-energia eta beste energia berriztagarri batzuk bezainbeste garatzeko.

Hori horrela izanik ere, olatuen energia aprobetxatzeko sistema eta proiektu ugari daude martxan, eta Euskal Herrian ere badira hainbat egitasmo etorkizuneko energia izan daitekeen hori ikertu eta garatzeko.

Energia berri eta garbien bila, itsasoari begira jartzea da aukeretako bat, itsasoak energia asko gordetzen baitu bere barnean.

Euskal Herrian, esaterako, etekin handia atera ahal zaio olatuen indarrari. Izan ere, euskal kostaldea luzea da, eta, gainera, Bizkaiko golkoa harroturik egotea ohikoa izaten da. Urte osoan, bertako olatuek 3 metro inguruko altuera izaten dute, batez beste. Euskal Herriko kosta, beraz, toki aproposa da olatuen energia ustiatzeko. 

Altxor agortezin hori ustiatu ahal izateko teknika egokiak asmatzea da gakoa. Aurrerapauso handiak egin dira alor horretan; dena dela, itsasoko energiaren teknologia gaur egun oraindik urrun dago beste energia-moten alternatiba bilakatu ahal izateko.

Javier Marqués energia berriztagarrien zuzendaria da Energiaren Euskal Erakundean. Olatuetatik datorren energiak etorkizunean garrantzi handia izango duela uste du, eta arlo horretan euskal enpresak aitzindariak izango direla espero du.

JAVIER MARQUÉS; EEE-EVE:
A finales de la década próxima, entre el 2015 y el 2020, empezará a haber ya un número significativo de instalaciones de aprovechamiento de la energía de las olas, y será cuando a partir de ese momento empiece a tener un desarrollo ya importante comparado con el resto de las energías renovables.

Datorren hamarkadaren amaieran, 2015 eta 2020 artean, olatuen energia aprobetxatzeko instalazio-kopuru esanguratsua izango da, eta hortik aurrera hasiko da benetan garatzen, gainerako energia berriztagarriekin alderatuta.

Itsasoko olatuen energia aprobetxatzeko, era askotako teknologiak ari dira lantzen. Garapen ezberdina duten sistema ugari daude, baina lau dira erabilienak. 

Ur-zutabe oszilatzailea da, gaur egun, itsasoko energia aprobetxatzeko dauden teknologietatik garatuenetako bat. Olatua datorrenean, ura ganberan sartu, eta barneko airea konprimitzen du, ondoren goiko zulotik presio handiz ateratzeko. Aire konprimatuak turbina higiarazten du, eta turbinak alternadoreari eragiten dio, energia elektrikoa sortzeko. Olatuak, atzera egitean, zulo beretik airea xurgatu eta berriro eragiten dio turbinari, mugimendu konstantean energia etengabe sortzeko. Turbinek beso mugikorrak izango dituzte, gorantz zein beherantz doan airearen bultzada baliatzeko. Azpiegitura-mota honek itsasertzean egon behar du, eta sistema horixe ari dira jartzen, hain zuzen ere, Mutrikun. Lanak dagoeneko oso aurreratuta daude: turbinak instalatzea falta da soilik. Turbina anitzeko lehenengo instalazioa izango da munduan; hamasei turbina jarriko dira, eta guztien artean 600 pertsona inguruk kontsumitzen duten energia elektrikoa sortuko dute.

Olatuen gainezkatze-sistemaren bidez, berriz, altuera jakin bat gainditzen duten olatuen ura urtegi batean jasotzen da, eta ura husteko prozesu baten bidez, energia elektrikoa sortzen da. Danimarkako Wave Dragon gailua da sistema honen adibide nagusietako bat.

JAVIER MARQUÉS; EEE-EVE: Es una tecnología que está en un estado incipiente, pero es una tecnología que está pensada para aplicaciones en el mar. Nosotros pensamos que el futuro de la energía de las olas, los futuros desarrollos se van a dar mar adentro, que es donde está el potencial. Salvo aplicaciones puntuales como puede ser el caso éste de Mutriku, donde está el gran potencial es en el mar, es decir, en instalaciones que estén a varias millas de la costa. Esta tecnología está ya demostrada y se piensa que a futuro también puede tener un desarrollo importante.

Teknologia hasiberria da, baina itsasoko aplikazioetarako pentsatua dagoen teknologia da. Gure ustez, olatuen energiaren etorkizuna eta etorkizuneko garapenak itsas zabalean gertatuko dira, hor baitago potentziala. Mutrikuko kasu hau bezalako aplikazio zehatzak salbu, indar handia itsasoan dago, alegia, kostatik hainbat miliatara dauden instalazioetan. Teknologia hau dagoeneko frogatua dago, eta uste da etorkizunean garapen garrantzitsua izango duela.

Buien bidez ere olatuen indarra elektrizitate bihurtu daiteke: egitura flotagarri batekin, ur-azaleko edo barneko mugimenduen bidez, norabide guztietatik datorren energia jasotzen da. Teknologia honen adibide bat euskal itsasertzetik oso gertu dago: Santoñan hamar buiako itsaso-parkea instalatzen ari dira.

Kaptadore moteltzaileko sistema, Pelamis izenaz ezagutzen dena, olatuen gainean gora eta behera dabilen egitura flotagarria da, eta itsas sugearen moduan eragindako mugimendu kulunkaria energia elektriko bihurtzeko gai da.

JAVIER MARQUÉS; EEE-EVE: Se puede decir que es el sistema que tal vez se encuentra más avanzado a nivel mundial. La primera experiencia la tuvieron en Escocia, en las Islas Horcadas, donde hay un centro de experimentación que es el EMEC. Y luego también Iberdrola Renovables a través de su filial Scottish Power próximamente tiene previsto colocar varios sistemas tipo Pelamis también Escocia.

Munduan aurreratuena dagoen sistema dela esan liteke agian. Eskozian izan zuten lehen esperientzia, Orkada uharteetan dagoen EMEC esperimentazio-zentroan. Iberdrola Berriztagarriek ere, Scottish Power bere filialaren bidez, Eskozian Pelamis motako hainbat sistema jartzeko asmoa du laster.

Euskal Herrian ere ari dira olatuen energia aprobetxatzeko teknologia garatzeko lanetan. Iberdrola eta Tecnaliaren artean, Oceantec sortu dute: olatuen energiari bultzada emateko sistema berria da. Joan zen urtean 1:4 eskalako prototipoa garatu eta Pasaiako uretan probatu zuten. Tamaina errealeko makina egiten denean, 1000 etxebizitzen kontsumoa hornituko duela espero da. Euskal teknologia honen erronka, orain, errendimendu handia eta kostu lehiakorra lortzea izango da.

Oceantec izango da, besteak beste, BIMEP Bizkaiko Itsas Energien Plataforman ikertuko diren teknologietako bat. Armintzan eraikiko dute BIMEP zentroa, eta beraren helburua itsas energia sortuko duten teknologia eta azpiegiturak probatzea izango da.

Bi gune izango ditu: bat itsasoan, energia-bihurgailuen prototipoak kokatzeko, eta beste bat lehorrean, probatu nahi diren ekipoak bertatik monitorizatu eta kontrolatzeko.

JAVIER MARQUÉS; EEE-EVE: En este momento conviven diversas tecnologías. Pasa algo parecido a lo que pasó en su día con la energía eólica: que ahora los molinos todos tienen el mismo aspecto, son de tres palas, pero en su día había de tres palas, de dos palas, de una pala, de eje vertical, de eje horizontal… Ahora hay un grupo de tecnologías que están compitiendo, y efectivamente, es el momento en el que se irá viendo cuál es la tecnología que más avance y cuál va a ser la tecnología que se vaya a imponer. Sí que es cierto que habrá diferentes tecnologías, en este momento nos encontramos en una fase en la que hay multitud de prototipos, con aspectos de lo más variopintos. Y bueno, habrá una que sea la ganadora. Nuestra apuesta es que sea una, y en la medida de lo posible, que sea vasca, que sea de aquí.

Teknologia ugari elkarrekin bizi dira momentu honetan. Bere garaian energia eolikoarekin gertatu zenaren antzeko zerbait ari da gertatzen: errota guztiek itxura berbera dute orain, hiru beso dituzte, baina bere garaian baziren hiru palakoak, bi palakoak, pala bakarrekoak, ardatz bertikalekoak, ardatz horizontalekoak… Lehian ari den teknologia-multzoa dago orain, eta hain zuzen ere, hau da momentua ikusten joateko zer teknologiak aurreratuko duen gehien eta zeinek irabaziko duen. Egia da teknologia ezberdinak izango direla; itxura askotako prototipo ugari dituen fase batean gaude une honetan. Eta, beno, bat garaile izango da. Gure apustua da bat izan dadila, eta, ahal den neurrian, euskalduna izan dadila, hemengoa izan dadila. 

Energiaren Euskal Erakundearen kalkuluen arabera, Euskadiko energia beharren % 10 ase liteke olatuen bidez. Baina, oraingoz, etorkizuneko kontua da hori, gaur egun argindar gutxi eta garestia sortzen baitute itsasoko teknologiek. Denbora eta diru asko beharko da, baina, ikerkuntzak aurrera egin ahala, etekina ere gero eta handiagoa izango da. Indar gaziak garrantzia hartuko duela aurreikusten da; izan ere, itsasoa energia-iturri agortezina izan daiteke.

Indar gazia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali