}

Iletegia, ardien berotasuna

2019/02/23 Elhuyar Iturria: Teknopolis

Gripeaz ari garela, denok dakigu ez gaixotzeko garrantzitsua dela ez hoztea. Garai batean, artilez egindako jantziak ziren horretarako aproposak. Euskal Herrian, hain zuzen, artilea asko landu izan da. Azken 30-40 urteotan, ordea, erabat galdu du balioa. Material berrien inportazioek alde batera utzi du ardiaren ilea. Egoera honi buelta eman eta artilearen balioa berreskuratzeko asmoz sortu zuten Saran Aña Andiazabal ta Aitor Zubillagak “Iletegia”. Laborariekin elkarlanean, koltxoiak, estalkiak, almoadak, kapak, … Denetarik egiten dute 100 urte baino gehiago dituen makinarekin. Haiekin izan gara eta gertu-gertutik egin dugu hotzik ez pasatzeko estalkia.

eu es fr en ca gl

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia