Etapa birtualak

Bizikleta arrabolen gainean jarri eta ibilbide birtualak emateko aukera ematen du BKOOL-en sistemak.

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Kaixo Xabier!

XABIER MURIEL; Usabal Teknifikazio Zentroa: Kaixo, arratsalde on!

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Ederra zarata dagoena hemen!

XABIER MURIEL; Usabal Teknifikazio Zentroa: Lehian sartuta daude eta hori normala da.

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Zertan ari dira bada?

XABIER MURIEL; Usabal Teknifikazio Zentroa: Zentroak eta Iruñeko Klasikak hitzarmen bat egin dugu eta Iruñeko Zikloturisten klasikaren lehenengo zatia egiten ari gara . On line jarri dugu lasterketa bi txandatan: bat arratsaldeko bostetan eta bestea zazpietan, eta oraintxe hasi berriak dira bostetakoak.

NAGORE REMENTERIA; Elhuyar Fundazioa: Esan beharra dago Tolosan gaudela Usabal Teknifikazio Zentroan, eta hemen gela berezi hau daukazuela.

XABIER MURIEL; Usabal Teknifikazio Zentroa: Hemen dauzkagu hamar arrabola bata besteari lotuta on line, bakoitzak bere bizikleta ekartzen du (gaur Oriako txirrindularitzako eskolakoak daude, ez denak). Hemen egiten dute errepideko simulazio oso erreal bat arrabol baten gainean.

N. R.: Arrabola bai, baina ikusten dudanez ordenagailua ere beharrezkoa da, ezta? 

X. M.: Sistema honen gauza ona eta txarra da ordenagailuaren beharra. Azkenenean, softwareak eta hardwareak konektatuta egiten dute lan. Lehen ere baziren arrabolak ordenagailuari konektatuta; hemen berritasuna da horri interneteko erabilera gehitzen zaiola. Hau da, hauek denak internetera konektatuak daude wifi bidez. Zortzi daude lasterketan hemen bertan, baina lehen begiratu dut eta kanpotik beste lau daude sartuta bere etxeetatik. Kasu honetan ari dira Zizurretik Etxaurirako bidea egiten, guk aurrez GPS bidez grabatua daukaguna. Arrabolak balazta elektromagnetiko bat dauka, eta aldaparen arabera gogorrago edo bigunago jartzen du. Berezia da arrabola honen zehaztasuna, izan ere, txirrindularitzan bezala, bata bestearen atzetik joanez gero bigundu egiten du. Batzuk besteen atzean doaz, orduan, errazago doaz. Han pantailan jartzen diegu bakoitza zer postutan doan.

Esan daiteke Bkool sistema lehendik ere bazegoela, duela urte batzuk sortu zuten baina etxean banaka erabiltzeko, eta guk proposatu genien taldean jartzeko. Oso ideia ona iruditu zitzaien. Diseinatu eta garatu zuten, eta softwarea egokitu zuten on line bakarrik, etxetik etxera, izan partez hemen bertan hamarrek egiteko aukera izateko.

N. R.: Sentsazioa nahiko erreala da? 

X. M.: Kontuan izan behar da arrabola bat dela, eta arrabola guztiek bezala txirrindulariek duten arazoa da alboko mugimenduak ez daudela. Hori kenduta ezagutzen den arrabolik errealena da. Daukan sistema piska bat berezia da. Beste arrabolak ezagutzen badituzue, hiru hanka izaten dituzte, baina arrabol honek bakoitzaren pisuaren arabera egiten du indarra. Orduan, bakoitzaren pisua inportantea da hemen, txirrinduan bezala. Orduan oso erreala da, eta, gero, ordeka ez da balazta zeroa baizik eta balio bat dauka, eta aldapa beheran balazta zeroan jartzen da, eta, orduan, aldapa behera askoz errazago joaten da. Begira, oraintxe batzuk aldapa behera sartzen ari dira eta ikusiko duzue nola nabaritzen duten. Pantailan ikusten dute, orain % 3ko aldapan doa 22 Km/h eta 122 watt-etan. Beste hau % 1eko aldapan behera doa... Orduan, jokoa ematen du!

Ikusten duzuen bezala honek daukan beste aukera bat bideoa da, horregatik da ezaguna batez ere. Kasu honetan Montmeló-ko zirkuitua da. Kurba eskuinera egiten ari da. 

X. M.: Hemen ikusten diren parametroak dira: potentzia, hortik ondorioztatzen da aldaparen eta txirrindulariaren pisuaren arabera abiadura eta gastu energetikoa.

N. R.: Hemen ikusten dut denbora, zenbat denbora daraman...

X. M.: Zenbat denbora daraman, zenbat denbora geldituko litzaiokeen abiadura honi eutsiko balio eta aldaparen portzentajea.

N. R.: Izena eman beharra dago?

X. M.: Hemen bi aldaera daude: zure etxean erabili nahi baduzu arrabola erosi eta izena eman beharra dago Bkool-en bertan, sare sozial bat da eta erregistratzen da ze karrera egin dituzun, portuak eta abar. Baina gure zentrora edozein etorri daiteke

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali