Akustika on bat izan dezan auditorio batek xehetasun asko zaindu behar dira: hormak, lurra, materialak, orientazioa eta baita eserlekuak ere. Horren eredu ona da Kursaal auditorioa. Munduko akustika oneneko aretoen artean omen dago. Hori nola lortu duten ikusiko dugu akustikari eskainitako Teknopolis saio honetan.







