Abeltzain digitala

Jarraian aurkeztu behar dizuegun tresnak nabarmen hobetu dezake abeltzainen eguneroko lana. Animaliei jartzen zaien lepoko berezi bati buruz ari gara. Lepoko horrek GPS bat darama, eta haren bidez mendian sakabanatuta dauden animaliak zehazki non dauden jakin daiteke ordenagailu baten bitartez. Lepoko horren garapena Mendinet elkarteak bultzatu du. Gu, kamera eskuan hartu eta Goierri aldera jo dugu. Gailua eta erabiltzaileak ezagutu ditugu.
 
Larraitzen egin dute hitzordua Iker Bilbao eta Jon Zubizarretak. Mendinet elkarteko teknikaria da Iker, eta animalientzako GPS sistema barneratua duen koilarea frogatzen dihardu azken bi urteetan. Jon abeltzaina da eta haiekin ari da elkarlanean, koilarea bere behorretan frogatuz. Gaur saiakera berri bat egingo dute.

IKER BILBAO; MendinetProiektuaren helburuak izan dira beti abeltzainen bizi-kalitatea hobetzea. Normalean, haiek sarritan joan behar izaten dira mendira ikustera animaliak non dauden + Helburua da animaliak denbora guztian non dauden jakitea; horrela, abeltzainek ez dute mendira hainbestetan joan behar.

Jonen 17 behorrak Aralarko larreetan egoten dira maiatzetik urrira bitarte, eta astean behin gutxienez, animaliak ikuskatzera joaten da mendira.

JON ZUBIZARRETA; Abeltzaina: Nahiz eta mendian egon, beti komeni izaten da etorri, buelta bat egin, eta gutxi gorabehera begiratu bai zona, zure gustoko zonatan dabiltzan edo aldapatan sartu diren, edo besterik gabe gaixotasunen bat badaukan edo mina hartu duen, edo beti ganadua dauken guzti beti behartuta dago gainen egotera

Bi ordu inguruko bidea egin behar du oinez animaliengana gerturatzeko. Baina behorrak 150 hektareako eremuan mugi daitezke eta dezente luza daiteke animalien bilaketa, mendian barrena. Gaur, zortea aldeko du Jonek.

JON ZUBIZARRETA; Abeltzaina:  GPSa jarriko diogu. Kasu honetan, bi urteko behoka gaztea da, Izar. Gustatzen zaidalako behorrak helduk dianak bakoitzak bere zintzarria eramatea, denbora guztian jakiteko taldean non doazen eta nola dihoazen, gaztek zintzarririk ez dute eramaten eta bera oso gozoa da, eta aprobetxatuko dugu honi jartzeko.

Aparatu bat nahikoa da kasu honetan, ze beti nola taldean joaten diren, ba, hau lokalizatzen baduguu, besteak ere, ondoan denak han dauzkagu, bat nahikoa izaten da horretarako.

Proiektua bi urtez garatu du Mendinet elkarteak. Alboan Neiker enpresaren laguntza izan du; sistemaren funtzionamendua frogatzen lagundu dio.

GPS antena, telefono mugikorra eta bateria barneratua dituen koilarea sortu dute horrela.

IKER BILBAO; MendinetHauxe GPSaren antena da, eta GPSaren bitartez animaliaren kokapena egiten du. Hau animaliaren goiko partean dago; gero, seinalea hona dator, aparailu txiki honetara, informazioa prozesatu egiten du, eta gero, telefonia mugikorraren bitartez -hauxe da antena- informazioa bidaltzen du webgunea dagoen zerbidorera. Eta, gero, informazioa webguneko erabiltzaileek ikusten dute.

Sateliteak Izar zehatz-mehatz non dagoen jakingo du, GPS antenaren bidez. Izarrek gainerako behor-buruak inguruan izango dituenez, talde osoa kontrolpean izango du abeltzainak koilareari esker. Informazio hori telefono mugikorraren seinale bidez egunean bitan, goizean eta eguerdian, bidaliko du webgunera. Parajean animalia non dagoen kokatua aire-argazki batean ikusi ahal izango du erabiltzaileak, puntu batez irudikatuta.

Koilareak, gainera, informazio gehigarria bidaltzen du: esaterako, animaliek ibilitako distantzia edo abiadura; baita koilareari gelditzen zaion bateria-kantitatea ere. Horrela, abeltzainak erraz jakingo du noiz egin behar duen bateria-aldaketa.

JON ZUBIZARRETA; AbeltzainaEtxean begiratu ordenadorean eta eskatzen diozu azken 3 egunetan egin duen ibilbidea, eta konturatzen zara, pues, segun eta ze eguraldi dagoen, ba zona ezberdineta joaten direla. Bero handia egiten badu, ba, goraldeko zonatara, eta hotza egiten badu ba hegoaldera. + Eta horrelako datuak kuriosoak dira.

Mendinet elkarteak garatu duen koilarea Extremadurako Unibertsitateak eta Orange telefonia mugikorreko enpresak txerrientzat garatu zuten beste koilare batean oinarritu da.

IKER BILBAO; Mendinet: Nola Orangeko webgunea erabiltzen genuenez, derrigorrez erabili behar genuen Orangeko kobertura, eta leku guztietan kobertura hori ez da onena. Orduan, hobekuntza bat izango litzateke, ba zuk zure lurraldean daukazun operadorearen sistema erabili.

Bateriaren iraupenari dagokionez badago zer hobetu.

JON ZUBIZARRETA; AbeltzainaBateria aldetik, bai badaukate, durazio aldetik eta pixkat saiatu beharra daukate hobetzen, zergatik hasiera batean hiru hilabeteko bateri autonomia izango zutela esan ziguten, baina frogatu genuen, eta nekez irauten zuen 15 egun baino gehiago.

Funtzionamendu egokia izango balu 200 euro ingurutan salduko litzateke produktua. Koilarea, Gorbea, Izki, Aizkorri eta Aralarko parajeetan probatu duten hainbat abeltzainek erosteko interesa azaldu dute jada.

JON ZUBIZARRETA; Abeltzaina: Dudarik gabe, lehen gaudenontzat honek baldin ondo funtzionatuko balu suposatuko luke erreztasun bat.

 

 

 


Abeltzain digitala

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali