Lourdes Herrasti: memoria eraikitzen, iragana lurpetik ateraz
2022/12/01
Lourdes Herrasti Erlogorri Euskal Herriko osteoarkeologian espezializatuta dago, eta 30 urte baino gehiago daramatza Aranzadin lanean. Aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuetan parte hartu du, tartean, San Juan ante Portam Latinam aztarnategi neolitikoan (Araba), eta gerra zibileko hobien exhumazio-lanetan ere aritzen da, zorroztasun zientifikoa eta gizatasuna uztartuta. Elhuyarreko Ana Galarraga Aiestaranekin aritu da, Donostia Kulturarekin elkarlanean egiten duen "Emakume zientzialarien argitan" solasaldi-zikloan.

eu es fr en ca gl