Teleskopioak, unibertsoaren mugak gertuago

Teleskopioak etengabe ari dira hobetzen. Zentzu horretan aurtengo nobedadea Txileko Vera Rubin Behatokia da; izan ere, dagoeneko hasi da unibertso zabalaren irudi ikusgarriak jasotzen. Teleskopio horren eraikuntzan eta garapenean Eibarko Tekniker zentro teknologikoak parte hartu du. Besteak beste, biki digital bat dute eta esan daiteke begi bat Txilen dutela egunero.

Gaizka Murga ingeniariak IDOM enpresan Astronomia eta Espazioaren arloa zuzentzen du. Vera Rubin behatokiaz hitz egin dugu berarekin, teknologiaren aurrerapenaz eta baita 2029rako bukatua egotea espero duten ELT teleskopioari buruz ere.

ELT edo Teleskopio Izugarri Handia eraikitzeko fasean dago Europako Behatoki Australa Txilen, Atacamako basamortuan. 40 metroko ispilua izango duenez, inoiz eraiki den teleskopiorik handiena izango da. Badira Euskal Herrian proiektu honetan lanean ari diren enpresak. Horietako bat IDOM da; ELT behatokirako bi sistema garrantzitsu garatu eta fabrikatu ditu.

Teleskopioak espazioari buruz edo Fisikaz ikasteko tresnak ere badira. Mondragon Unibertsitateko Industriari Aplikatutako Ingeniaritza Fisikoko ikasleek fisikaren oinarriak ikasteko erabiltzen dituzte. Bilboko zeruari begiratzeko asmoz egin dugu hitzordua haiekin.

Teknopolis

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali