Maskuria, hutsik dagoenean, tenis-pilota baten tamainakoa da, baina, poliki-poliki, txizarekin betetzen doa, 250-400 zentimetro kubiko izateraino. Une horretan, gernu-aparatua gobernatzen duten nerbioek seinale elektrikoa bidaltzen diote garunari: garunak maskuria beteta dagoela ulertzen du, eta guk txiza egiteko gogoa sentitzen dugu berehala. Orduan garunak bi agindu bidaltzen ditu: batetik, maskuriko muskuluei uzkurtzeko agintzen die, txiza uretrarantz kanpora dadin, eta, bestetik, esfinterrei lasaitzeko agintzen die, ordura arte itxita mantentzen zuten uretraren zuloa ireki dezaten eta txiza kanpora atera dadin.
Badira txizalarria maskuria bete aurretik sentitzen duten pertsonak. Inkontinentzia pairatzen dute eta aipatutako bi prozesu horietako batek kale egitean sortu ohi da: adibidez, maskuria, hiperaktibitate baten ondorioz, behar ez denean uzkurtzen bada, txizak ihes egitea eragiten du; gauza bera gertatzen da esfinterraren akats bat dela eta zuloa ez denean guztiz itxita mantentzen abdomeneko presioa handitzen denean —hala nola eztula egitean, barre egitean edo beste ahalegin baten ondorioz—. Beste kasu batzuetan, arazo neurologikoen ondorio izaten da, prozesua kontrolatzen duen seinale elektrikoa ez delako ondo iristen, Parkinson-, dementzia- edo depresio-kasuetan bezala, edo prostata-arazoak, gernuko eta baginako infekzioak, desoreka diabetikoa, medikamendu gehiegi hartzea, minbizia edo, nola ez, erditze anizkoitzak.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian