Nanoteknologia klima-aldaketaren aurka

Klima-aldaketaren eraginak gutxitzeko ere nanoteknologia laguntzaile handia izan daiteke

Historiak erakutsi du, bai, arazo handiei irtenbideak bilatzeko metodo eta urrats berriak behar direla. Aldaketa klimatikoaren eraginak gutxitzeko ere nanoteknologia laguntzaile handia izan daiteke.

Energia-iturri berriak erabiltzen badira, adibidez, planetaren berokuntza eragiten duten gasen emisioak gutxitu egin daitezke -CO2-a, kasu-. Erregai-pilak eta belaunaldi berriko eguzki-zelulak dira horren adibide, eta horien egituraren oinarrian nanopartikulak eta material nanoporotsuak daude.

Ur edangarria gero eta baliabide mugatuagoa den planeta batean, uraren tratamendua eta araztea ezinbestekoak dira. Nanoiragaztean oinarrituriko teknologiek asko laguntzen dute horretan, baita nanosentsoreen bidez segurtasun- eta kalitate-metodoak hobetzeak ere. Gainera, karbono dioxidoa eta bestelako molekula kutsakorrak biltzeko, nanopartikulak eta sistema nanoporotsuak erabiltzeko hainbat proposamen ere badaude.

Nekazaritza-ekoizpenak hobetzeko ere erabilgarria izan liteke nanoteknologia, izurriteen kontrolean eta elikagaien ontziratze eta kontserbazioan, adibidez.

Gainera, karbonozko nanohodiak erabiliz, eraikuntzarako eta autogintzarako material berriak ari dira sortzen. Ibilgailu eta hegazkin arinagoak egiten dira horrela eta, ondorioz, erregaien kontsumoa murriztu egiten da eta, beraz, gas kutsakorren emisioa gutxitu.  

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Kimika gaur

Kimika

2025-10-25

Sendatzen duen kimika

Kimika

2025-10-25

Garbiketa jasangarria

Kimika

2025-10-25