Marteren terraformaziora bideratutako esperimentuen historia.
Marteren terraformazioa
Noizbait gizakiontzako bizileku izateko, zientzia-fikzioak Marten terraformazio-prozesu bat iragarri zuen. Hau da, eskura daukagun teknologia erabilita, Marten bizitzea posible egingo zuten baldintzak lortzeko prozesu bat. Planeta berotzearekin abiatuko litzateke plana. Oxigenozko atmosfera bat eratzea, ura eskuratzea, eta landareak haztea izango lirateke ondorengo urratsak.
Hasieran soilik idazleen irudimenaren ondoriotzat hartu zen asmo hura, baina zientzialarien egutegian ere sartu zen.
Gerra hotzaren garaian, sobietarrek BIOS3 proiektua abiatu zuten, Marteren etorkizuneko terraformazioa ikertzeko. Horretarako, 1968. urtean ekosistema artifizial bat sortzeko egitura itxi bat eraiki zuten Siberian.
Hiru gizon urtebetez egon ziren toki hartan, grabaturik uneoro. Irudiak ordukoak dira. Hura espazio-hegaldi luze baten lehen simulazioa izan zen.
1999an esperimentua errepikatu zuten Moskun, itxialdi-egoeran gorputzak nola erantzuten zuen ikertzeko.
Estatu Batuetan ere egin dira ekosistemak artifizialki sortzeko egitasmoak. 1980ko hamarkadan Biosphere proiektua abiatu zen. Oihanak, itsasoa, koralezko arrezifeak, basamortua eta abar biltzen zituen egitura itxi bat eraiki zuten. Espazioaren kolonizazioa ikertzea zen helburua.
2006an ia bertan behera geratu zen proiektua, baina Arizonako Unibertsitateak erosi egin zuen, ikerketa egiteko eta turistak erakartzeko.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian