Itsasontzi izotz-hausleak poloetako ur izoztuetan nabigatzeko zergatik dira gai? Bideo honetan azalduko dizuegu,
Izotz-hausleak
Ez nau izutzen negu hurbilak. Hotzak poloetako itsasoa izozten duenean, benetan zertarako dauden eginak erakusten dute izotz-hausleek. Hiru ezaugarrik egiten du ontzi bat izotz-hausle: kroskoaren formak, horren erresistentziak eta motorren potentziak. Formak ahalbidetzen du izotza ebaki, alboratu eta aurrera egitea. Erresistentzia ezinbestekoa du kroskoak borroka horretan ez zartatzeko: krosko bikoitza ia metro-erdiko altzairu-geruza batekin indartuta egon ohi da. Eta potentziari dagokionez, errusiarrek dituzte izotz-hauslerik indartsuenak, motor atomikodunak: 75.000 zaldiko indarra eman dezakete motore horiek. Indar hori beharrezkoa da. Izotz-geruza 5 metro ingurukoa denean, brankak ezin du jarraian ebaki. Orduan, gainean ipini eta pisuarekin puskatzen du; batzuetan, atzera egin eta abiada hartuta. Eta 25.000 tona altxatu eta uretatik kanpora ateratzeko, zaldi asko behar da. Tristea eta paradoxikoa ere bada ahalmen ikaragarri hori, poloetako izotza urtzen doan neurrian lekuz kanpo gelditzen ari baita.
Izotz-hausleak
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian