Histerektomia
Ikusle batek galdetu digu ea histerektomia bat egin ondoren —hau da kirurgikoki umetokia kendu ondoren—, funtzio sexuala aldatzen den ala ez. Printzipioz esan behar da umetorkia kirurgia bidez kentzeak haurdun geratzeko ezintasuna dakarrela, antzutasuna beraz.
Prozedura, batzuetan, sabeletik edo baginatik egiten da. Beste batzuetan, laparoskopiak egiten dira, sabeletik eta zilborretik; hala, ebakuntzaren ondorengo denbora eta orbainen tamaina murriztea lortzen da. Gure lagunak bezala, emakume askok umetokia galdu ondoren sexu-harremana gutxitzeko beldurra izaten dute. Ikertzaileek ikusi dute histerektomia bat egin eta gero gauzek ez dutela zertan aldatu. Kirurgiaren aurretik funtzio sexuala ona bazen, gero ere horrelakoa izaten da.
Aldaketaren bat badago, medikuarekin hitz egin beharko da arrazoia jakiteko.
Zuk ere osasunarekin zer ikusia duen gairen bati buruz galdetu nahi baduzu, gure posta elektronikoaren helbidera idatzi besterik ez duzu: teknopolis@elhuyar.com

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian