Etorkizuneko ingeniarien proiektu berritzaileak

Aste honetan ospatu da, Orona Fundazioaren egoitzan, PBL Day edo Proiektuetan Oinarritutako Ikasketaren eguna. Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleek azken hilabeteotan garatutako proiektuak ezagutzeko aukera izan dugu: itsasoko plastikoak biltzeko sistema bat, banbuzko bizikleta elektrikoa, pilotak jasotzen dituen robota eta korneako zelulak kultibatzeko euskarri berritzaile bat, besteak beste. Ingeniaritza irakasleek eta enpresa-mundutik etorritako epaimahai batek erabaki dute zein izan den edizio honetako proiekturik onena.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali