Espazioko teknologiak Lurrean

Espazioarekin zerikusia duen teknologia oro, konplikatua eta eguneroko erabileretatik oso urruti ikusten dugu gehienok... baina, beharbada, oker gabiltza.

Espazioarekin zerikusia duen teknologia oro, konplikatua eta eguneroko erabileretatik oso urruti ikusten dugu gehienok... baina, beharbada, oker gabiltza.

Adibidez, Europako Espazio Agentziak jatorriz Ilargiaren lurrazala ikertzeko sortu zuen teknologia bat, gaur egun, meatzeetan arrakalak detektatzeko erabiltzen ari da. Espazioko teknologiek Lurrean izan ditzaketen aplikazioetako baten adibidea baino ez da hori. Badira gehiago.

Valladoliden gaude. Autobus-bidaiariek zehatz-mehatz kalkula dezakete bere bidaia. GPSan oinarritutako sistema batek autobusa noiz iritsiko den adierazten du, edo nonbait kateatuta dagoen edo zenbatekoa den daraman atzerapena.

Sistema GMV enpresak garatu du, espaziorako teknologiak lantzen hasi zen enpresa batek.

MIGUEL ÁNGEL MARTÍNEZ; Garapen zuzendaria. GMV: En la década de 1990 se decidió aplicar una estrategia de diversificación, haciendo hincapié en la tecnología y los conocimientos que habíamos adquirido gracias a nuestro trabajo en el espacio. Así que comenzamos a trabajar en el GPS para la ESA. Eso nos permitió entender esta tecnología y nos mudamos al campo de posicionamiento y gestión de flotas.

90eko hamarkadan dibertsifikazio-estrategia ezarri genuen, espazioaren alorrean egindako lanean eskuratutako jakintza eta teknologian oinarrituta. ESArentzako GPSarekin hasi ginen lanean. Horrek teknologia hori ulertzeko aukera eman zigun, eta, hortik, ibilgailu-floten kokapen eta kudeaketen arloan hasi ginen lanean.

Satelite bidezko nabigazioan, hegaldien dinamikan eta Europako Espazio Agentziaren misioen analisietan lortutako jakintza beste alor batzuetan ere ezarri da.

MIGUEL ÁNGEL MARTÍNEZ; Garapen zuzendaria. GMV: El año 2000 decidimos poner en marcha una nueva línea de productos en el sector sanitario, y hemos utilizado la tecnología que hemos desarrollado durante la simulación. "

2000 urtean osasun-alorrean produktu-lerro berri bat abiaraztea erabaki genuen, eta simulazioan garatu dugun teknologia bera erabili dugu.

Filosofia sinplea da: errealitate birtualeko simulatzaileak astronautak lan zailetan trebatzeko erabiltzen badira, zergatik ez erabili kirurgialariek beren trebetasunak hobetu ditzaten?

Espazioko teknologiarekin lan egiteak lehen mailan jokatzea dakar: materialek arinak izan behar dute, baina oso erresistenteak, erabateko fidagarritasuna izan behar dute, eta segurtasuna lehentasuna da une oro.

Espazioko teknologiaren erronka zaila da, industria-lehiakortasuna goren mailara eraman beharra dagoelako, eta horrek esan nahi du talentu oneneko pertsonak erakarri behar direla talderik onenak osatzeko.

JEAN-JACQUES DORDAIN; ESAko zuzendari orokorra: Con el espacio hablamos de futuro, del futuro de los ciudadanos, del futuro del conocimiento y sobre la competitividad de nuestras industrias. En resumen, hablamos sobre los empleos del mañana, así que creo que es un buen momento para invertir.

Espazioko gaiekin etorkizunaz dihardugu, herritarren etorkizunaz, ezagutzaren etorkizunaz eta gure industriaren lehiakortasunaz. Labur esanda, biharko lanpostuei buruz ari gara; hortaz, inbertsioak egiteko une ona dela uste dut.

Hau Safran taldearen muntaketa-saila da. Safran enpresaren ardura Ariane 5 suziriaren motor nagusia montatzea eta probatzea da, Vinci motor berria. Makina konplexua da, eta eskulan kualifikatua eta ezagutza tekniko altua behar ditu.

JEAN-PAUL HERTEMAN; Safran:
Las personas que toman parte en estas aventuras saben que se enfrentan a  exigencias absolutas de rendimiento y rigor. Queremos que este sea el espíritu de todo el grupo. Cuando hacemos un freno o un motor de un avión sabemos cuál es nuestra labor, y queremos que cuando nos enfrentemos a los retos espaciales las exigencias de rigos y profesionalidad sean exactamente las misma. Por ello, el espacio es algo insustituible y excepcional.

Abentura hauetan parte hartzen dutenek badakite erabateko errendimendu- eta zorroztasun-eskaerei egin behar dietela aurre. Talde osoaren espiritua hori izan dadila nahi dugu. Hegazkin baten balazta edo motor bat egiten dugunean, badakigu zein den gure zeregina, eta espazioko erronkei aurre egin behar diegunean ere, zorroztasun- eta profesionaltasun-maila berbera nahi dugu. Horregatik, espazioa zerbait aparta da, ordezkaezina.

Motorraren etapa berri honen garapenean erabiltzen ari diren teknologiek garrantzi handia dute Europako propultsio-sektorearen bilakaerarako. Instalazioak eta motorraren hedatze-ziklo berria bakarrak dira Europan, eta kontinenteko suzirien etorkizunaren oinarria izango dira.

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali