Bergarako Julenek idatzi digu aste honetan, eta basektomiari buruz galdetu digu. Zehazki, Julenek jakin nahi duena zera da: ea basektomia itzulgarria den ala ez, hau da, atzerabueltarik duen ala ez.
Hasteko: basektomiak gizonezkoen antzutasun iraunkorra sortzen du, espermak barrabiletatik kanpora irtetea galarazten duen ebakuntza baita. Eskrotoan ebakidura txiki bat egiten da, eta hodi deferente bakoitzean ebaketa eta lotura bat egiten da, eiakulazioan esperma isurtzea eragozteko. Puntu bidez ixten da azaleko ebakidura txikia, eta kirurgiak ez du inongo eraginik gizonaren sexu-harremanetan.
Julenen galderari erantzunez, esan beharra daukagu ez dagoela “basektomia itzulgarririk”; izan ere, basektomiak itzulgarriak ez izateko egiten dira. Dena dela, inork basektomiaren ondoren seme-alabak izan nahi baditu, beste ebakuntza bat egin beharko diote: baso-basostomia du izena, eta hodi deferenteak berriro elkartzen saiatzeko mikrokirurgia-ebakuntza bat da. Baina ebakuntza berri horrek ez ditu emaitza onak bermatzen kasu guztietan. Haurrak izateko beste aukera bat izan daiteke barrabiletako biopsia, alegia, barrabiletatik zuzenean espermatozoideak erauztea, gero ernalketa artifiziala egiteko.

Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian