Baliabide berrietako artea
2010ko mar. 10a, 00:00
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Erakusketa honetan ikusiko ditugun artelanek industria, elektronika edo beste esparru batzuetan erabiltzen diren materialak artearen mesedetan erabiltzen dituzte.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Horren barruan ditugu net-artea adibidez: ordenagailurako bakarrik egiten den artea. Bio-artea, biologia eta artea nahasten dituena. Robotika disziplina bat baino gehiago biltzen dituen esparru bat da.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Siliziozko ametsak izenburua zergatik? Ba, guztiek duten elementu bat silizioa delako. Silizioa dago plaka elektroniko edo teknologikoetan, eta artelan hauek guztiek teknologia edo elektronikaren menpe daudenez, horregatik izenburua.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: 10 artelan aukeratu dira; batzorde batek aukeratu ditu, bertan zientzialariak, teknologoak eta artistak zeuden, eta berek aukeratu dituzte 10 hauek.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Sachiko Kodama japoniarraren artelana. Bera, artista izateaz gainera, ingenieria da.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Urre koloreko bi danbor daude; haien barruan, elektroiman bana dago, eta artistak, sistema informatiko baten bidez, elektroiman horiek egiten duten indarra kontrolatzen du. Horren arabera, plater batean dagoen likidoa mugitu egiten da edo formaz aldatzen da.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Likido hori ere berezia da, ferrofluidoa da; zenbait metalen aleazioaz egindako likido bat da, eta likido hori NASAk asmatu zuen. NASAk batez ere espazioontzien, eta motelgailuetan erabiltzen dute, baina kasu honetan artistak helburu estetiko batekin erabili du.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Crista biologoa da, eta Logan teknologoa.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Berek, artelan hori sortu zutenean, ideia bat zuten buruan. Eta zera da: nola diren gai landareak, batzuetan, presentziak sumatzeko.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Oraindik zientziak ez du benetan esplikatu nola diren gai landareak presentzia horiek sumatzeko. Eta ideia hori nolabait oinarri hartuta, landareek jasotzen duten presentzi horretan oinarrituta, artelan hau egin zuten.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Orduan, ikustera etortzen direnak landaretara gerturatu eta ukitzen hasten direnean, landareak bisitariak sumatzen ditu eta orduan pantaila batean beren irudia irudikatzen dute.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Hemen, lorontziak dira bereziak; lorontziek antena moduko bat dute. Antena hori sustraietara lotuta dago; orduan, ukitzean, landareak presio handiagoa sumatzen du, eta orduan irudikapena agertzen da. Lorontziak behealdean du antena horren bukaera, eta berak egiten du konexioa sistema informatiko guztiarekin, eta modu horretan lortzen da irudikapena.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Bera saiatzen da, artelan honekin, ipurtargiek naturan duten jokamoldea errepikatzen
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Bakarka ezertarako balio ez duten edo ezer ez diren gauzak edo objetuak edo animaliak dira, baina talde bateko parte ezinbestekoak dira.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Ipurtargi horien inguruan badituzte dorre moduko batzuk, eta haietatik seinale infragorriak bidaltzen dira.
OLAIA CALONGE, Erakusketaren arduraduna: Orduan, dorre hori infragorriak bidaltzen hasten denean, ipurtargi batek, gertuen dagoenak, jaso egiten du, eta horren ondorioz argia ematen hasten da. Argi berde hori ikusten dugu piztu eta itzali, piztu eta itzali, eta horrek aldi berean ondokoa kutsatzen du, eta gero hurrengoa, eta gero hurrengoa, hurrengoa eta hurrengoa; azkenean iristen da puntu bat batak bestea kutsatuz sinkronizazioa lortzen dena.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian








