Australiako koral hesia
Askok esaten dute Australiako koral-hesia munduko izaki bizidun handiena dela. Errealitatean, korala, milimetro gutxi batzuetako organismo bat da, itsas lore txiki-txiki bat... baina itsasoan disolbatuta dagoen kaltzioa hartu eta bere ehunetan finkatzeko ahalmena du.... horri esker sortzen ditu bere ohiko itxura ematen dioten egitura trinko horiek. Korala hiltzen denean, haren kaltziozko egiturak iraun egiten du itsasoan; orduan, beste koral batzuek egitura horiek kolonizatu eta berriak sortzen dituzte belaunaldi zaharren gainean. Prozesu horren ondorioz, koral-arrezifeak sortzen dira. Australiakoa 2000 km luze da, munduko handiena . Gainera, 1500 arrain-espezie eta 4000 molusku-espezieren bizitokia da.
Koralezko ekosistema ederra bezain hauskorra da, ahula da. Duela gutxira arte, kutsadura eta neurririk gabeko arrantza izan ditu arerio nagusiak, baina, zorionez, Australiako koral-hesia gune babestua da dagoeneko. Orain, berriz, planetaren berotzea du etsai nagusi. Koralak oso sentikorrak dira ozeanoaren tenperatura-aldaketekiko; horregatik, bada esaten duenik Australiako koral-hesiarena iragarritako heriotza baten kronika dela.
Buletina
Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian



