Atariko proba: Kristina Zuza, fisikaria

Kristina Zuza Elosegik astrofisika ikasi zuen eta astronomia du afizio. UPV/EHUn ikertzen dihardu, fisikaren irakaskuntza hobetzeko bideak bilatzen, ikasleak ikasketa-prozesuaren protagonista bihurtuta. Egunen batean, ikasleak Newtonen 3. Legea ondo ulertzera iritsi direla jakin nahiko luke, baina exoplaneta batean bizi-arrastoak topatzea errazagoa dela uste du. Atariko proba gaindituko ote du?

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali