Norteko ferrokarrilla

Norteko Ferrokarrilla (2025-04-04)

XXIX. denboraldiaren 30. saioa. Litioaren arazoaz hitz egin dugu, bateriak egiteko ezin egokia, baina segurtasun arazoak ematen dituena. Eta ORAI adimen artifizialeko zentroko Igor Leturia eta Iñigo Morcillo ikertzaileen bisita izan dugu. Haien taldeak diktaketa-sistema bat garatu dute dibertsitate funtzionala duten gazteentzat, adimen artifiziala erabilita. Gazteek teklatua erabili ordez, ahoz diktatu dezakete testu bat ordenagailuak uler dezan. AskHezi du izena sistema berriak, eta euskararentyzat funtzionatzen du. Bukatzeko, ohi bezala, kuantikari begira jarri gara. Errealitatearen kontzeptuaz hitz egin dugu: ez al da existitzen neurtzen ez duguna? 

Entzun saioa hemen. 

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Teknologia