Amaia Lizarraldek eta Itziar Eizagirrek 'Garapen iraunkorra' izeneko liburua idatzi dute. Amaia Ekonomia irakaslea da EHUn, eta Itziarrek zuzenbide-ikasketak egin zituen, ingurumeneko gaietan espezializatu zen, eta gaur egun Tokiko Agenda 21 garatzen dihardu Tolosaldeako hamaika udaletan. Itziar Eizagirre izango dugu Norteko Ferrokarrillean, idatzi duten liburua aurkezteko.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren martxoko zenbakia kalean da. Eider Carton aldizkariaren zuzendariak azalduko digu zenbaki honek zer eskaintzen duen.
Martxoko zeruari begiratzeko Aranzadiko Kristina Zuza astronomoa ere etorriko zaigu. Hilaren 29an izango den eguzki-eklipseari buruz hitz egingo digu, bai eta Saturnoko eraztunei eta Jupiterreko orban gorriari buruz ere.
Basque Researcheko Irati Kortabitartek bizkarreko minaz hitz egingo digu. Bizkarrari laguntzeko, ornoak behar den lekuan jarri behar omen dira. Horren azalpena, euskal ikerketaren txokoan.
Guillermo Roa Zubia
Kimikako doktorea eta Elhuyar Zientziako erredaktorea