Emakume zientzialarien argitan

Maialen Araolaza Arrieta: "Ariketa fisikoa, ongizaterako giltza"

Maialen Araolaza (Eibar, 1978) ikerketa biomedikuan doktorea da EHUn. Fisioterapian diplomatua eta lizentziatua Ramon Llul Unibertsitatean, Telemedikuntzako Masterra lortu zuen Kataluniako Unibertsitate Irekian; bere doktore-tesian adineko emakume osasuntsuen errendimendu funtzionalaren desberdintasunak defendatu zituen. Gaur egun, Deustuko Unibertsitateko Therapiker ikerketa taldearekin kolaboratzen du hainbat lan ildotan.

"Emakume zientzialarien argitan" zikloaren barruan egin da solasaldia, Ana Galarraga Aiestaranen eskutik. Zikloa Elhuyar eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanaren emaitza da.

Galarraga Aiestaran, Ana

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Genetika