1977an jaurti zutenetik, 18.000 milioi km-ko bidaia egin du jada Voyager 2 espazio-ontziak. Datuek erakutsi dute duela urtebete atera zela heliosferatik, Eguzkiaren eremu magnetikoak eratzen duen babes-burbuila horretatik (eguzki-sistemaren planetak biltzen dituena), eta izarrarteko espazio misteriotsuan barneratu zela. Heliosferaren muga zeharkatu zueneko datuak aztertu dituzte, eta lehenengo emaitzak argitaratu dituzte.