Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ingurune adimendunak

Ambient Intelligence-tik Ingurune Adimendunera

2005/10/04

Azken hamarkadetan, gure bizitza erraztu duten hainbat aurrerakada tekniko ezagutu ditugu. Lehenago ere, gure aitona-amonek ez bezalako gailu eta tresnak ezagutu zituzten gure gurasoek. Lantegian ez ezik, etxean, eskolan eta aisialdian ere bai. Digitalizazioaren garapena izan da, ezbairik gabe, azken urteotako ezaugarri nagusia. Hurrengoetakoa, berriz, gizakiotara egokitutako ingurune teknologiko adimendunak izango dira.

Jose Luis Encarnaçao: "Ingurune bat adimenduna izateak esan nahi du gure zerbitzura dagoela"

2005/01/01

Zer da ingurune adimenduna, errealitatea ala zientzia-fikzioa? Egiazkoa bada, noizko izango da adimenduna gure ingurua? Zertan nabarituko dugu? Galdera horiei erantzuteko pertsona egokiena topatu genuen joan den urtearen bukaeran Zamudioko Parke Teknologikoan.
Han izan zen Jose Luis Encarnaçao, ingurune adimendunei buruzko jardunaldian, eta hizketan aritu ginen berarekin, lasai eta patxadaz.

Ingurune adimentsuko aplikazioetarako mikrotxipak

2004/02/01

Ikertzaile-talde baten arabera, ingurune adimentsuei esker, pertsonek teknologiarekin elkar eragiteko orain arte duten modua aldatu egingo da.

Ingurune adimentsuko laborategia

2003/05/06

Gaur egun gero eta tresna adimentsu gehiago ekoizten dira, hau da, gizakien beharretara moldatzen diren tresna edo objektuak, adibidez: arropa adimentsuak, ordenagailuak, etxeko tresneria (garbigailuak, musika-tresnak, argiak...)

Ingurune adimentsuak sortzen

2003/05/01

Ingurune-adimenak inguru aktiboak sortu nahi ditu, erabiltzailearen une oroko beharretara egokitzen den konputagailu-sarea izan nahi du. Horretarako, teknika berriak erabiltzen dira: testuinguruaren araberako nonahiko konputazioa hain zuzen ere.

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia