Elhuyar zientziaren komunikazioa

Berdintasuna

Elena Cattaneo eta Albert Fert gure mikroan

2015/01/05

DIPC zentroak antolatuta, zientzialarien eta ikasleen arteko topaketa batean izan ginen. Zientzialariak Albert Fert Nobel sariduna eta Elena Cattaneo biokimikaria ziren, eta haiek labur elkarrizketatzeko aukera izan genuen. Hemen haien hitzak.

Itziar Aretxaga Mendez Astrofisikaria

“Iraultzak, gehienetan, ezustean aurkitutako zerbaiten ondorio dira”

2015/01/01

“Iraultzak, gehienetan, ezustean aurkitutako zerbaiten ondorio dira”
Itziar Aretxagak Mexikotik erantzun die galderei, posta elektroniko bidez. Hain zuzen ere, ohituta dago bitarteko hori erabiltzen Elhuyarrekin eta hemengo besteekin komunikatzeko. Hala, urruti egon arren, hurbil sentitzen dute ezagutzen dutenek, eta hurbiltasun horrekin eman ditu erantzunak. Aitortu duenez, galaxiak noiz sortu ziren jakitearekin egiten du amets.

Marikalanbrek bizitzan du laborategia

2014/12/08

ANA GALARRAGAk umeentzako zientzia-liburu bat aurkeztu digu. Pirritx eta Porrotxen pertsonaia bat gidari hartuta, Marikalanbre, 16 ipuin eta esperimentu eskaintzen die 6 eta 8 urte bitarteko umeei, eta gainerako adineko jendeari ere bai. "Marikalanbre bizitzaren laborategian" izenburua du liburuak, eta Irria aldizkarian egindako kolaborazioen bilduma bat da.

Atal berri bat du Elhuyar aldizkariak: Ekinean

2014/12/02

Abenduko zenbakiaren batera, "Ekinean" atala sortu du Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkariak. Zientzialariak dira atalaren protagonista, eta lanbidearen bizipenetatik ari dira elkarrizketatuak. Zer lan egiten duten kontatuko digute, nola iritsi diren horra, zerk bultzatu dituen zientzialari izatera, zerk kezkatzen dituen, zer nahi duten... Ike

...
Enara Herran Martinez Farmazia-ikertzailea

“Esperimentu bat ondo ateratzen denean, dena ahazten zaizu”

2014/12/01

“Esperimentu bat ondo ateratzen denean, dena ahazten zaizu”

Enara Herran Madrilgo 12 de Octubre ospitaleko Neurozientzia Laborategian harrapatu dugu lanean. Berez, EHUko Farmazia eta Teknologia Farmazeutikoa Saileko ikertzailea da, eta Gasteizen aritzen da normalean, baina bolada luzeak egiten ditu Madrilgo laborategian, han egiten baitu lan esperimentalaren zati handi bat.

Herranen esanean, “oso aberasgar

...

Harpidetu gai honen RSSra

Gaiak

Ikusi beste gai batzuk

Mota

Iragazi formatuaren arabera

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia