Efemeridea
Marie Tharp ozeanografoa
Gaurko egunez hil zen, 2006an.
Bruce Heezenekin batera, itsas hondoaren lehen mapa zientifikoa sortu zuen. Garai hartan, AEBetan emakumeek ezin zuten ikerketa-ontzi batean lan egin. Hori horrela, Bruce Heezen lankidea itsasoan datuak hartzeaz arduratzen zen eta berak informazio hori mapak eskuz marrazteko erabiltzen zuen.