Efemeridea

Joan Feynman astrofisikaria

Gaurko egunez hil zen, 2020an.

"Emakumeek ezin dute zientzia egin, euren buruak ez daude-eta horretarako eginak", esan zion amak 8 urte zituenean. Horrek ez zuen geldiarazi. Eguzki-orbanak eta Eguzkiaren zikloak ikertu zituen; eta ziklo horiek kliman duten eragina. Eguzkitik datozen partikulek sateliteei nola eragiten dieten aurreikusteko ereduak ere egin zituen. Eta aurorak nola sortzen ziren argitu zuen.