Efemerideak

Hilabete hontako efemerideak


2026-03-30

Ellen Swallow Richards

Ingurumen-ingeniaritzaren amatzat hartzen da. «Ingurumen-higiene» kontzeptua sortu zuen, ekologia modernoaren oinarrietako bat. MITen ikasi zuen lehen emakumea izan zen, eta Women’s Laboratory emakumeentzako programa sortu zuen han.

2026-03-01

Rebecca Lee Crumpler

Mediku izatea lortu zuen lehen emakume afroamerikarra izan zen.

2026-03-02

Purificación Fenoll Hach-Alí geologo eta kimikaria

Buztinaren mineralogia eta geokimika eta industrian duen aplikazioa aztertu zituen.

2026-03-03

Anita Hoffmann Mendizábal biologoa

Aitzindaria izen zen araknidoen eta akaroen azterketan Mexikon, eta ehun mila akaro aleko bilduma egin zuen.

2026-03-04

Margaret Dorothy Foster, Manhattan proiektuko ikertzailea

Uranioaren eta torioaren analisi kuantitatiborako teknikak garatu zituen, bai eta bi elementu horiek banatzeko modu berriak ere.

2026-03-05

Ticiana Iturri medikua

Bizkaiko Mediku Eskolako kide izan zen lehenengo emakumea da. Bilbon, Begoña auzoan, haurdunei laguntzeko klinika bat ireki zuen. Emakumeen arazo medikoez kezkatu zen. Bereziki ezkondu gabeko amen defentsan aritu zen.

2026-03-06

Valentina Tereshkova kosmonauta

Espaziora joan zen lehen emakumea izan zen, 1963an Vostok 6 pilotatzeko 400 hautagai baino gehiagoren artean hautatua.

2026-03-07

Olga Aleksandrovna Ladyzhenskaya matematikaria

Deribatu partzialetako ekuazioetan (bereziki Hilberten 19. buruketan) eta fluidoen dinamikan egindako lanagatik da ezaguna.

2026-03-08

Luz María Villarreal de Puga botanikaria

Zea perennis arto iraunkorrak aurkitu zituen Ciudad Guzmánen, eta Zea diploperennis Manantlán mendilerroan.

2026-03-09

Nancy Atkinson bakteriologoa

Salmonella bakterioaren ikerketan espezializatu zen. Halaber, antibiotikoen eta txertoen garapenean lan egin zuen, baita poliomielitisaren birusa isolatzen ere.

2026-03-10

Louise Zung-nyi Loh fisikari, matematikari eta hezitzailea

Txinako Matematika Elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Matematika eta fisika irakatsi zituen Txinan 1925etik 1948ra, eta Estatu Batuetan 1948tik aurrera.

2026-03-11

Margaret O. Dayhoff

Aitzindaria izan zen matematika eta zientzia konputazionalak biokimikari aplikatzen, besteak beste, proteinen eta azido nukleikoen datu-baseak sortuta.

2026-03-12

Aida González de Infante biologoa

Limnologian espezializatu zen, eta Amerika kontinenteko ur kontinentaletako planktonari buruzko azterlan nabariak egin zituen.

2026-03-13

Susan Adams McKelvey botanikaria

Lilei buruzko lehen monografia argitaratu zuen. 1925ean, mota horretako espezie berri bat deskribatu zuen: Syringa rugulosa.

2026-03-14

Dorothea Pertz botanikaria

Veronica generoko landaretan herentzia ikertu zuen. Erretiroa hartu ondoren, landare-fisiologiari buruzko literatura katalogatzen egin zuen lan.

2026-03-15

Grace Chisholm Young matematikaria

Geometriaren didaktikan aitzindaria. Geometria espaziala laua baino lehenago ulertzen dela ondorioztatu zuen.

2026-03-16

Caroline Herschel

1786ko abuztuaren 1ean, bere lehen kometa aurkitu zuen. Gerora, beste zazpi aurkitu zituen. Zeruko hainbat objekturen katalogoa egin zuen. Ingalaterrako Jorge III.a erregearen gorteko lehen emakume astronomo profesionala izan zen.

2026-03-17

Gertruda Biernat paleontologoa

Aipagarria da Paleozoikoko garai Ordoviziarreko brankiopodoak identifikatzen eta aztertzen egin zuen lana.

2026-03-18

Matilda Joslyn Gage

Sufragista, abolizionista eta librepentsalaria estatubatuarra. Margaret W. Rossiter zientzia-historialariak Matilda efektua izenekoa sortu zuen haren omenez, emakume zientzialariek beren lanagatik sinesgarritasun txikiagoa jasotzen zutela azaltzeko.

2026-03-19

Gertrud Dorka arkeologoa

1950eko hamarkadan, Berlingo indusketak zuzendu zituen. Hiri hori berreraikuntza fasean zegoen oraindik, Bigarren Mundu Gerraren ostean.

2026-03-20

Carmen Diez Mintegi antropologoa

Aitzindaria da azterlan feministetan eta genero-azterlanetan.

2026-03-21

Gabrielle Donnay kristalografoa

Kristalen egituran eta kimikan aditua zen, eta bere ibilbidearen zati handi bat kristalografiako ikerketak biltzera bideratu zuen.

2026-03-22

Katsuko Saruhashi geokimikaria

Itsasoko kutsadura-prozesuak aztertu zituen, besteak beste, euri erradiaktiboarena eta karbono dioxidoarena. Aitzindaria izan zen bere herrialdeko borroka feministetan. 1958an, Japoniako Emakume Zientzialarien Elkartea sortu zuen.

2026-03-23

Mary Parke itsas botanikaria

Aurkitu zuen Isochrysis galbana mikroalga oso egokia zela ostra-larbak elikatzeko, eta, horri esker, akuikulturan erabiltzen hasi zen mundu mailan.

2026-03-24

Kathleen E. Carpenter ekologo eta limnologoa

Bere ikerketa-lanaren ardatza izan zen meatzaritzak uretako organismoetan zer ondorio dituen aztertzea.

2026-03-25

Charlotte Davis Mooers informatikaria

Zato kodetzearen bitartez informazioa berreskuratzeko erabiltzen ziren txartel zulatuak hautatzeko gailu bat asmatu zuen, beste batzuekin batera.

2026-03-26

Odile Schweisguth medikua

Europako onkologia pediatrikoaren sortzailetzat hartzen da. Lehenengo haurren minbizi saila sortu zuen Gustave Roussy Institutuan.

2026-03-27

Raissa L'vovna Berg genetikaria eta biologoa

Drosophila melanogaster eulian herentziazko ezaugarriak eta herentziazko gaixotasunen populazioen genetika aztertu zituen, besteak beste.

2026-03-28

Suzanne Leclercq paleobotanikaria

Devoniar garaiko landareak ikertu zituen. Haren ikerketei esker, Devoniar garaiko landareen sailkapenean aldaketak egin ziren eta filogeniari buruzko teoria berriak sortu ziren.

2026-03-29

Ruth Sager genetikaria

Aitzindaria izan zen bai bere karrerako lehen hamarkadetan zelula-nukleotik kanpo bizi diren geneak ikertzen, eta, bai, ondoren, bularreko minbiziaren mekanismo genetikoak ikertzen.

2026-03-31

Harriet Ann Boyd Hawes arkeologo eta erizaina

Gurnia aztarnategi minoikoan (Kreta) garrantzi handiko indusketa arkeologiko baten buru izan zen.

Babesleak

Logo Logo