Zuntz optiko kanaldunak, koloretako etorkizuna
2002/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
AEBetako New Jerseyko Bell laborategiak informazioa garraiatzera mugatzen ez den zuntz optikoa aurkeztu du. Zuntz optiko berriak milimetroa baino mila aldiz estuagoak diren kanalak biltzen ditu luzera guztian; kanal horiek fluidoz beteta daude, eta, konektatzean, fluidoak aurrera edo atzera egiten du. Horrela, kolore ezberdinetako argia garraiatzeko eta seinaleak prozesatzeko gai da.
Kanaldun zuntz optikoa arrunta bezain iraunkorra eta merkea da, baina tresna konplexuagoen zeregina bete dezake. Adibidez, hainbat seinale optiko zuntz bakarrean bidaltzeko, seinale bakoitza kolore ezberdineko izpietan kodetu behar da. Gero, seinalea jasotzean, seinalea deskodetu egin behar da iragazki berezien edo argi-sentsoreen bidez. Zuntz optiko berriak, aldiz, batera egiten ditu garraio- eta deskodetze-lanak. Gainera, beste aplikazio asko ere izan ditzakeela esan dute egileek.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia