}

Zundaren on-gaitzak

1996/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Frantziako Epidemiologia Institutuak burutu berri duen inkestaren arabera, gernu-aparatuaren infekzioak normala baino askoz ugariagoak dira zunda maiz erabili duten gaixoen artean.

Gorputzeko hodi edo barrunbe batean likidoren bat sartu edo ateratzea ahalbideratzen dute zundek. Berriki jakin ahal izan dugunez ordea, zundek maiz erabili behar izaten dituzten gaixoengan bestelako eraginik ere izan dezakete tresna luzeska eta mehe horiek. Frantziako Epidemiologia Institutuak burutu berri duen inkestaren arabera, gernu-aparatuaren infekzioak normala baino askoz ugariagoak dira zunda maiz erabili duten gaixoen artean. Ondorioz, zundak behar-beharrezkoa den kasuetan soilik erabiltzeko gomendioa eman dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia