Zubien iraupena luzatu nahian
1999/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Jakina da elurra urtzeko erabiltzen den gatzak errepidea hondatzen laguntzen duela. Bai errepidea zein zubiak eta horien hormigoia. Urtero elurra eta izotza urtzeko gatza erabiltzen duten lurraldeetan zubietako hormigoiak konponketa-lanak behar izaten ditu, 25 urteren buruan apurka-apurka pitzatu eta barruko altzairua agerian geratzen baita.
1972an, ordea, Ipanex deritzon gehigarria erabiltzen hasi ziren, hormigoiari nahasten zaiona. Produktuaren erabilerak % 5 emendatzen du zubiaren kostua, baina 25 urteak igaro ondoren, eraikuntzan aipatutako produktua erabili zuten kasuetan zubiko hormigoia ia hasieran bezala dagoela ikusi dute.
Mikroskopio elektronikoz egindako azterketek gehigarriak hormigoiarekin erreakzionatu duela baieztatu dute eta, ondorioz, hormigoiaren egitura finagoa dela eta pikorren artean bitarte gutxiago geratzen dela. Honek, zubien iraupena bikoiztu ere egin daitekeela pentsaraztera eraman ditu adituak du eta produktuaren baliagarritasuna baieztatu da, orain arte zalantzan zegoena.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia