Zorionak, PC!
2001/08/13 Elhuyar Zientzia
Atzo 20 urte bete ziren lehen PCa merkaturatu zenetik.
IBM 5150 izan zen lehen ‘ordenagailu pertsonala’ (Personal Computer, PC), eta 1981eko abuztuaren 12an jarri zen salgai. Modelo harek zeraman Intel 8088 prozesadoreak 4,77 Mhz-etan egiten zuen lan. Garai haietan prozesadore azkarragoak ere bazeuden, baina hasierako helburua ez zen azkartasuna, jolasteko izateaz gain, etxetik lan egiteko ere balio izatea baizik. Hasierako hura milioi bat pezetako makina zen.
IBM 5150 ordenagailuak Microsoft enpresa txikiak garatutako PC-DOS 1.0 sistema eragilea erabiltzen zuen, eta, handik aurrera, sofware ‘bateragarria’ inposatzeko lehia hasi zen.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia